martes, 27 de octubre de 2009
Nola jartzen dira gadgetak
Gadget bat gehitzeko lehenik eta behin "Diseño" -ra joan behar gara, eta ondoren "Elementos de la página" -n sakatu. Gero, "Añadir y organizar elementos de la página"-ri eman eta nahi ditugun elementuak aldatu ondoren, "Guardar" -i eman.
Nola eta zertarako jartzen dira etiketak
Sarrera berri bat egitean, idazteko lehioaren azpikaldean kutxatxo bat dago, eta bertan jartzen ditugu etiketak. Gauzak izendatzeko eta informazioa zehazteko erabiltzeko erabiltzen ditugu etiketak, baita blogeko sarrear guztiak antolatzeko.
IKASYS Elgoibar ikastolan

Ikasys Proiektua
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du.
Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea.
Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-hezkuntza prozesuan lagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu Proiektua.
Abiapuntua
Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat.
Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.
Honen aurrean, gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren ariketak inolako euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki batzuei soilik ematen zaie konponbidea bide desberdinetatik:
Ikasliburua erabiliz erantzuten zaio (baina ikasliburuek ariketa berak dituzte ikasle guztientzat), eta, batzuetan, sakontze edo errefortzu jarduerak ere egiten dira.
Jarduera liburuak edo koadernoak erabiliz.
Fitxen fotokopiak erabiliz, edo irakasleek beraiek prestatutako diktaketa ariketen bidez.
Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da Proiektua.
domingo, 25 de octubre de 2009
Web 2.0 eta hezkuntza
Web 2.0 eta hezkuntza
Hasteko, gustatuko litzaidake esatea, diapositibak nahiz eta oso eskematizaturik egon, ulerkorrak direla eta materia erraz barneratzen dela duten egituragatik.
Kontzeptuen aipamenarekin jarraituko dut:
- Web 2.0: Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik. Nire iritziz, Web 1.0-rekiko aurrerapen handia suposatu du.
- Hezkuntza: Diapositiba batean gaur egungo eskolak honela direla esaten da: "XIX. medeko gelak, XX. mendeko irakasleekin eta ikasleak (digital aroan jaioak) XXI. mendekoak". Nire ustez, oso ongi azaltzen ditu eskolak, ikasgelak eta irakasleak ez direla gehiegi aldatu, baina bai ordea, ikasleak, digital aroan jaioak; hori dela eta, hezkuntza ere aldatu da eta ikasleei teknologia berriekin ere ikasketa pertsonalizatua ematen zaie.
- IKASYS: Proiektu honen helburua ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea
da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak eginez;
horretarako, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat eramango
duelarik. Oso ongi ikusten dut IKASYS proiektua, teknologia berriek pisu handia izaten hasi direlako hezkuntzan eta ordenagailuekin txikitatik harremanetan jartzeak, ikasleen erabilpen eremua nabarmenki handituko die hauekin. - Digital aroko jendea: Digital aroko jendea gara, teknologia gure bizitzan garrantzi handi bat hartu baitu. Teknologiak erosotasun eta erraztasun ugari eskeintzen dizkigu, eta etorkizuna teknologia da.
- IKT: IKT-ak aipatzean informatika,
elektronika eta telekomunikazioen aurrerapen teknologikoek
proportzionatzen diguten multzoari erreferentzia egiten diogu; hau da, teknologiak eskeintzen dizkigun erraztasun eta erosotasunei. IKT ikasgaiaren inguruan nire ikuspuntu positiboa aipatu nahi nuke, teknologian murgiltzea eta hau ondo ustiatzea lagunduko baitigu. - On-line aplikazioak: Erabiltzailea internet daukan ingurune birtual batean urrutiko unitate batekin informazioa trukatzea posible egiten duen programa edo lantresna informatikoak dira. Baliabide oso eraginkor eta erosoak bezala ikusten ditut.
- Hezkuntza 2.0: Iraskasleak ikasleei bere ezagumenduak bilatzen lagundu behar die, eta horretarako Web 2.0 oso garrantzitsuak dira. Orokorrean metodologia aldaketa sakona dakar Hezkuntza 2.0-k.
- Folksonomy: Folksonomia erabiltzaile ezberdinek material informatibo berdin baten deskribapena elkarbanatzen dutenean sortzen da. Oso erabilgarria ikusten dut, Internet lan erreminta bezala erabiliz, modu azkar eta eroso batean egiten baita.
- Prosumer: Ekoizle eta informazio kontsumitzaile esan nahi du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
