domingo, 20 de septiembre de 2009

IKT-ren erabilera hezkuntzan

EGUNKARI ARTIKULUAREN ANALISIA

Artikulu honetan Ikasys proiektuari buruz hitz egiten zaigu. Proiektu honen helburua ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak eginez; horretarako, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat eramango duelarik. Memorizazio eta trebatze ariketak lantzea da Ikasysen helburu nagusia. Ikasleei galdera batzuk egiten zaizkie, hiru edo lau erantzunekin aukeran. Ikastetxeetan egon arren, ikasleek entretenimenduarekin lotzen dituzte ordenagailuak, eta modu entretenigarri batean ikasten dute. Artikuluan ere, irakasleen papera ea aldatuko denaren galdera egiten da, proiektuko hainbat partaideek bere iritzia emanez erantzuten dutelarik: baten ustez, ordenagailua eta liburuak elkarren osagarri dira; beste baten ustez, ordenagailu eta liburuen arteko oreka lortzea da gakoa; ...


HAUSNARKETA PERTSONALA

Nire ustez Ikasys proiektua oso ongi dago, honela ikasle bakoitzak bere erritmora egokitutako ariketak egiteaz gain, oso modu entretenigarri batean ikasten baitu; gainera uste dut ordenagailuekin txikitatik harremanetan jartzeak, ikasleen erabilpen eremua nabarmenki handituko diela hauekin. Uste dut modu entretenigarri batez ikastean(Ikasys proiektuak ematen duena, adibidez), ikasleek hobeto bereganatuko dutela ikasitakoa, joku bat izango bailitzan. Beste aldetik Ane Villak esaten duenarekin ados nago: teknologia berriak klasean geroz eta gehiago erabiltzen doazen neurrian, irakaslearen papera aldatu egin beharko litzatekeela, ikasleei euren kabuz baliatzen erakustea izango delako hezkuntzaren ardatz nagusietako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario