lunes, 2 de noviembre de 2009

Jakintza 2.0

ANALISIA


Zein (eta zer) da ezagutza 2.0-ren langilea?

Jakintza 2.0-ren langilea honela ikusten da:

• Gaitasun zabala oinarri gogor batean.
• Leku batera ez mugatua.
• Lagun eta bazkideekin konektaturik komunitate birtualetan zehar.
• Erreminta anitz erabiltzen ditu.
• Informazioa elkarbanatu eta banatzen du.

Lana aldatu zen gauzak egitetik gauzak ezagutzera pasa ginenetik, prosumidorearen agerpenetik, mundu eroagatik, …

Hauek dira ezagutza 2.0-ren langilearen ezaugarriak: berriztatzailea, sormenezkoa, idaztoki batera ez lotua, mugarik gabekoa, erreminta anitzak erabiltzen ditu, lanean lan egiten du, banatzen du, konpromisoa hartzen du, … Bere autoritatea bere ezagutzatik dator, ez honek ematen dion botereagatik.

Norantz goaz?

Jakintza 2.0 langilearen kredoa:

• Gure ekarpenak kontrolatu nahi ditugu.
• Komunitateari on egin nahi diogu honek gero guri on egiteko.
• Elkarrekiko konfiantza espero dugu gardentasun eta zintzotasunean oinarriturik.
• Mundu deszentralizatu hau, gu kontrolatzen dugun mundua da.

Belaunaldi berri baterantz

• Lehengo belaunaldia: ekipoen eta azpiegituren ESKURAKETA.
• Bigarren belaunaldia: IKT-en INTEGRAZIOA irakaskuntzarako.
• Hirugarren belaunaldia: ERALDAKETA IKT-ak irakaskuntzarako erabiliz.

Erronkak eta aukerak irakaskuntzako

• Etorkizuna sarbidean dago, ez informazioaren ezaugarrian.
• Ikaslearen interesa mantentzen duten estrategiak ikasi.
• Ebaluazio metodo egokiak garatu.
• Familia/eskolarekin harreman ona mantendu.
• Helburu garrantzitsua ez ahaztea: ikaslearen arrakasta.

Ager daitezkeen oztopoak

• Gaurkotuak mantentzea suposatzen duen kostua.
• Eszeptizismoa IKT-en onuragatik.
• Irakaskuntzako konpetentzia IKT-ak bere praktikara integratzeko.
• E-dependentzia.


HAUSNARKETA PERTSONALA


Nire ustez, jakintza 2.0-ren langilea dituen ezaugarriak irtenbide asko ematen dizkio, ez baitago mugaturik: ez dago idaztoki batera lotua, lanean lan egiten du, banatzen du, konpromisoa hartzen du, …jakintza 1.0-ren langilearen aurrean aurrerapauso handia eman du, azken hau oso mugatua baitago: rol mugatuak ditu, idaztoki batera mugatua dago (erreminta tartekatuekin), bere informazioaren zaindari da, ezagutza prozesu bat bezala ikusten du, ...
Argi eta garbi ikusten denez, jakintza 2.0-ren langilea aurrerapauso nabarmena egin du jakintza 1.0-ren langilearen aurrean.
Etorkizun goiz batean jakintza 3.0-ren langilea sortuko da, baina nire ustez ez du jakintza 2.0-ren langilearekin jakintza 2.0 eta jakintza 1.0-ren langileen arteko hainbeste aurrerapauso emango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario