domingo, 1 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut?

Aste honetako klase praktikoan blogaren inguruan ikasitako kontzeptuak praktikan jarri ditut; hauek dira nire blog pertsonalean egin ditudan aldaketak:
Egin dudan lehendabiziko gauza, nire blogaren plantilla aldatzea izan da, horretarako hau egin dudalarik: “Nueva entrada” –ri eman diot, eta bertan “Diseño” esteka sakatu dut, ondoren “Seleccionar plantilla nueva”-ri emateko. Neukan 13. plantilla 3. plantillagatik ordezkatu dut. Ondoren, blogeko letra batzuk aldatu ditut, horretarako berriz ere, “Nueva entrada”-ren barruko “Diseño” estekan sartu naizelarik. Bertan “Fuentes y diseño” aukeratu eta honako aldaketak egin ditut: blogaren atzealdea berdez margotu, textuen letra gorriz jarri eta sarreren tituluak urdinez ipini. Gero, sarrera berri bat egin dut, IKASYS proiektuaren inguruko ikasle eta irakasleen iritzia aurkezten digun bideoaz eta hauen iritziak laburtzen digun textuaz osatuta. Horretarako “Nueva entrada”-ri eman eta laburpena idatzi dut “Redactar” esteka aukeratuta zegoela. Ondoren, “Edición de HTML” esteka aukeratu, eta bideoaren ondoan zegoen “Insertar” helbidea kopiatu dut. Etiketa “Hezkuntza, IKASYS” bezala izendatu dut, idazteko lehioaren azpikaldean dagoen kutxatxoan. Bukatzeko, “Publicar entrada”-ri eman diot.Nire blogeko aldaketekin amaitzeko, “Gadget” berri bat gehitu dut. Hau egiteko, berriz ere “Nueva entrada”-ren “Diseño”-ra joan eta “Elementos de la página” sakatu dut. Gero, "Añadir y organizar elementos de la página"-ri eman eta blogaren logotipoa “Gadgeta” aukeratu dut nire “Gadget” zerrendari gehitzeko. Amaitzeko, logotipoa aldatu eta "Guardar" -i eman diot.

No hay comentarios:

Publicar un comentario