Aurreko klase teorikoan IKT lantresnak zertarako, noiz, nola, norekin, norentzat, … erabiltzen diren eman genuen, baita lizentziak, baliabideak eta Hezkuntza 2.0. Klase praktikoan, aldiz, Podcasts eta Videocasts-en erabilera eman genuen.
Hasteko Podscasts-en erabilerarekin hasiko naiz. Mikrofonoa ez geneukanez, “piano” abestia erabili genuen. Egin genuen lehedabiziko gauza, “piano” abestiari “Audacity Portable” programarekin efektu ezberdinak aplikatzea izan zen eta ondoren, abesti aldatua MP3 formatuan gorde (horretarako “Fitxategia” esteka sakatu eta “MP3 bezala esportatu” aukeratu genuen). Behin Podscat-erako soinua sortuta eta MP3 formatuan gordeta geneukala, “Audiopal” zerbitzua erabili genuen (http://www.audiopal.com/). Hemen, “piano” abestia hautatu eta, gure Gmail helbidea jarri genuen, abestiaren helbidea gure Gmail-era bidaltzeko. Azkenik, gure blogean “Nueva entrada” esteka sakatu, “Edición de HTML” hautatu eta bertan, Gmail-ean hartutako helbidea itsatsi genuen. Azkenik “Publicar entrada”-ri eman eta “piano” abesti aldatua gure blogera igo genuen. “Audiopal” programarekin ere “Text-to-speech” erabili genuen. Atal honek, zerbait idatzi eta idatzitakoa, hitzez esaten digu. Zerbait idatzi ondoren, gure Gmail helbidea jarri eta lehen bezala, gure Gmail-era idatzitako horren helbidea bidali zitzaigun. Gure blogean “Nueva entrada” sakatu, “Edición de HTML” hautatu eta berriz ere, Gmail-era bidalitako helbidea itsatsi genuen. “Publicar entrada”-ri ematean, gure blogera igo genuen.
Gure blogean egin genuenarekin bukatzeko, Videocast-en erabilerarekin amaituko dut. Erabili genuen programa “ScreenToaster” programa izan zen (http://www.screentoaster.com/), eta hau erabili ahal izateko, honetan erregistratu ginen. Grabatazeko, “Record (ALT+S)”-ri eman eta, bideo bat egin genuen. Bideoa egin ondoren, Youtube edo ScreenToaster-a igo genezakeen, edota fitxategi bezala gorde gure ordenagailuan. ScreenToaster-a igo ondoren, bideoaren helbidea agertu eta kopiatu genuen. Gure blogean “Nueva entrada”-ri eman eta “Edición de HTML” hautatu ondoren, hemen bideoaren helbidea itsatsi genuen. Bukatzeko, “Publicar entrada”-ri eman eta honela, gure blogera igo genuen.
domingo, 8 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario