5. artikulua (“Portafolio elektronikoak asmo anizkoitzetarako: diseinu, erabilera eta ebaluaketaren itxura.”)
Paper-zorro Digitala portafolio digitalen sistema sortzaile bat da, abiaburu pedagokiko eta teknologikoetatik diseinatuta. Abiaburu hauek portafolioaren idearen espazioan oinarritzen dira, baina ez bakarrik erabilpen akademikorako, baita erabilpen pertsonalerako ere.
Artikulu honetan aurkezten da, Paper-zorro Digitalaren sorketa prozesuaren hurbilketa bat, ondoren modu zehatz eta deskriptibo batean aurkezteko erreminta bere funtzionaltasunetan zehar. Artikuluaren beste zati bat erreminta honen erabileraren esperientziaz testuinguru unibertsitarioetan zentratzen da, zehazki Bartzelonako Unibertsitateko hainbat ikasgaietan, bi ikastaro akademikotan zehar.
Portafolio elektroniko pertsonalaren proposamen bat.
Portafolio elektroniko pertsonala http://sites.google.com/ web-orriaren bitartez egin daiteke. Hau egin ahal izateko aurretik Google-en kontu bat egina eduki behar dugu. Hala bada, web horri honetan sartuta gaudela, norberak aurretik egina duen Google kontua sartuz, “Crear un sitio” agertuko zaigu. Honetan sakatu eta, datu eta aukera batzuk bete ondoren (izena, pantailaren atzekaldea, eta abar), gure portafolio elektroniko pertsonala egina edukiko genuke. Honetan lanak, txostenak, hausnarketak, … publikatu ahal ditzakegu eta, edonork ikusi ahal ditzazke, publikoa baita. Ezkerreko aldean, publikatutakoaren sailkapena ematen zaigu, eta bakoitza sakatuz gero, egindako hori ikusi ahal izango dugu eta nahi izanez gero, aldaketak egin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario